Decorado gizarte kontrolari eta beste batzuek idatzita dirudien bizitza baten zentzugabekeriari buruzko alegia animatua da. Teloiaren atzean zer dagoen zalantzan jartzen duen komedia existentziala.

Decorado, animaziozko film luzea da, satira, surrealismoa eta umore beltza uztartzen dituena, errealitate kezkagarri eta zentzugabe batean murgiltzeko. Bere protagonista, itxuraz ohiko hiritar bat, bere inguruko guztia – lana, bikotea, hiria – iruzur erraldoi baten parte dela susmatzen hasten da.

Ikusizko estilo bereizgarriarekin eta giza existentziari buruzko ikuspegi zorrotz batekin, Alberto Vázquezek (Psiconautas, Unicorn Wars) gizarte kontrolari, bizitzaren artifizialtasunari eta gure ziurtasunen ahuleziari buruzko alegi ilun eta hipnotikoa sinatzen du.

Proposamen ahaikatzaile eta ederra aldi berean, urteko animaziozko film goraipatuenetako bat bihurtzeko sortua dago.

SINOPSIA

Arnold, adin ertaineko sagu bat da eta krisi existentzial batean harrapatuta dago. Bere ezkontza gainbeheran da, bizitza zentzugabea iruditzen zaio, eta inguruko guztia iruzur handi bat dela susmatzen hasten da. Bere lagunik onena egoera susmagarrietan hiltzen denean, Arnold ziur dago zerbait ondo ez dabilela. Eguneroko paranoia huts baten moduan hasten dena, ihesaldi batean bihurtzen da, askatasun txiki baten bila.

Jatorrizko izenburua
Decorado

Urtea
2025

Iraupena
93 minutu

Generoa
Drama · Fantasia · Komedia

Teknika
2D animazioa

Formatua
Kolorea - 2K - 1.85:1

Estreinialdi data
2025eko urrian

Nazioarteko salmentak
Le Pacte

Areto banaketa
Barton Films